Bidaia batetara gonbidatu nahi zaitut,
etorri nirekin, nire pinturen barrena,
nire unibertsoaren zatitxo bat ezagutzera.
Benetako gonbidapen bat da,
bere sekretuak edo hutsak
biluzik agertu daitezen beldur gabe,
hauekin batera mezu bat, hunkipen bat,
mundua ikusteko era bat aurkituko duzula… Badakidalako.
Hor ipini nituen zurekin banatzeko. +
Zelan joaten den ezin dezaket azaldu,
ba bidaia hori hasi izan dudan bakoitzean,
hauxe da, margoztea, sortzea,
ni naizenaren aurkitze horren momentua,
noragabeko bidaia bat izan da,
mugak ezarri gabe,
ezer aukeratu, ez baztertu gabe,
nora eramango nauan jakin gabe.
Aukeratu dezakedan bakarra,
bidaia bakoitza nola egitea da:
ez bakarrik ikusmenarekin,
baina zentzu guztiekin erne.
Nire pinturak, margoak bakarrik ez,
formak, erliebeak, egiturak, zentzazioak ere badira,
nire inguruan dagoen guztiaren nahastetxoak.
Ikustearekin bakarrik ez naiz konformatzen.
Somatu egin behar dut.
Heurengan ez ditut ipintzen nire eskuak,
edo eta nire adimena bakarrik,
ni naizen guztia ipintzen dut, nire arima.
Nire lanak ez dira,
iradokimenaren une iragankor bat,
ez eta bilakuntza estetiko bat,
baizik eta une desberdinen batuketa,
mundua, unibertsoa ezagutzeko nire moduaren islapen bat,
nire lurrarekiko harremana, bizia amets egiteko modu bat.
Emaitzaren ikusle soila ez dut izan nahi.
Niretzako, artelanaren osagaia izatea beharrezkoa da.
Bidaia noiz amaitzen den, ez dut erabakitzen,
ezta bidea ere ez dut aukeratzen.
Beste jarraikortasun batetara irekia dagoen bidaia bat da.
Pinturak askatasunez itxuraldatzen dira,
eta bizipenen, artegatasunen, ametsen….
Islapenaren aurrean ezartzen naute.
Arimaren, unibertsoaren zatitxoak…
Leire IRARRAGORRI